Herri bazkaria 2010

Herri bazkaria > >2010

Betti Gottin sortutako taldeari eta Irungo Udalaren laguntzari esker, herri bazkaria aurten ere San Martzial festetako egitarauan egongo da! Orain, denak animatu behar zarete etortzera!!

2010EKO HERRI BAZKARIAREN DATUAK

- Noiz: Ekainaren 26an, larunbata

- Non: FICOBAn

- Zenbat: 17 euro (bazkari solidarioa izango da. Saldutako sarrera bakoitzeko, euro bat emango zaio Taupadak GKEri San Ignacio de Moxosen (Bolivian) garatzen dituzten proiektuetarako.

- Menua: hasierako hotza, lehenengo platera, bigarren platera (haragia), postrea, kafea, ogia, ura, ardoa, sagardoa, txupitoa eta sorpresa.

- Zenbat lagun: 700 tiket.

- Parte hartzeko betebeharra: gutxienez 18 urte izatea.

SARRERAK ESKURATZEKO:

- Non: EKT elkartean (Larretxipi kalea, 12)

- Noiz:

--> Ostiraletan, maiatzaren 28an eta ekainaren 4an eta 11n: 19.00etatik 20.30etara.

--> Larunbatetan, maiatzaren 29an eta ekainaren 5ean eta 12an: 11.30etatik 13.00era.

GAINERA:

- Txaranga poteoa

- Musika gauera arte

- Taberna arratsaldean

- Kamiseta lehiaketa

- Koadrilen olinpiada

KAMISETA LEHIAKETAREN OINARRIAK (egin klik hemen)

KOADRILEN OLINPIADREN OINARRIAK (egin Klik hemen)

// 2010eko herri bazkaria Betti Gotti Euskara Kultur Elkarteak Irungo Udalaren laguntzarekin egindako ekitaldia da. Ideologiarik gabeko ekintza da, boluntarioz antolatuta eta irabazasmorik gabekoa. Gure helburua: irundarren jai-eguna izatea. //

Kontaktua | Web mapa